XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontakizuna Benen oparia.

Mikel baserrian bizi zen.

Aitak etxalde zabalak zituen eta beraietan ardiak bizi ziren eta jan, lo eta kumeak egiten zituzten.

Hotz handia egiten zuen egun batean Mikelen aita etxera sartu zen bildots txuri bat bizkarrean zekarrela.

- Badiat hiretzat lana esan zion Mikeli.

Bildots honen ama hil egin duk eta jaten eman behar zaiok.

Zaindu nahi al duk?.

Horixe nahi zuela Mikelek.

Amak esnez beteriko biberoia eman zion eta bildotsak laster ikasi zuen bertatik edoskitzen.

Bildotsa hazi eta indarrean sartu zenean, Mikelek paseatzera ateratzen zuen eta berarekin jolas egiten zuen.

Ben deitzen zion.

Laster nagusitu zen Ben, baina Mikelen adiskide izaten jarraitu zuen, nahiz eta ahari eginik zegoen.

Ben artaldeko beste ahari eta ardiekin joan zenean, Mikel aurrenetik triste samar jarri zen.

Baina aitarekin zelaira joaten zenean, lasterka hurbiltzen zitzaion eta oso pozten zen ikustean: ez zen ahaztu.

Handik gutxira Mikelen urtebetetzea izan zen eta noiz iritsiko zain-zain egon zen irrika handiarekin.

Egun horretan jaiki zen eta hiru pardelekin topo egin zuen ohearen oinean.

Lehena amaren oparia zen.

Mikelek ireki zuen eta... zela ikusi zuen (Zer zela uste duzu?).

Bigarren pardela aitaren oparia zen.

Mikelek askatu zuen eta... zela ikusi zuen (Igarri).

Hirugarren pardela oso handia zen eta etiketan hau jartzen zuen: Ben, zure adiskidearen partez.

Zer ote zen? Mikelek kontu handiz ireki zuen pardela: barruan jertse zoragarri bat zegoen.

Mikelek jantzi egin zuen eta eskileratan behera lasterka bizian jaitsi eta zelaira joan zen.

Ben bila etorri zitzaion.

Oso itxura barregarria zeukan ilainik gabe.

- Eskerrik asko, Ben, urtebetetzean egin didazun opari bikainarengatik - esan zion Mikelek adiskideari besarkada handi bat emanez.

Ariketak Ehunei igartzen.

Erakutsi haurrari nola ari diren gizon horiek ilaunak sailkatzen arreta handiarekin eskuztatuz.

Gero kaxa bat egizue material desberdinez.

Zeintzu diren igarri behar die haurrak.

Gero uki ditzala beste ehun batzu: txakurraren larrua, lagun baten ilea, aitaren kokotsa, eta abar.

Denek sentsazio berdina sortzen al dute ukitzean?.

Artilezko bola bat (ponpoia).

Ebaki kartoizko bi biribil diametroa hamabina zentimetrotakoa dutenak.

Zulo txikiago bat ebaki biribilen erdian.

Zirkuluei artilea kiribildu zuloetatik igaroz erdi beterik geratu arte.

Gero bi zirkuluen artetik ebaki eta tinkatu artilea inguruan hari gogor bat lotuz.

Saski-Naski Artilegintza.

Haurren batzuk jakin nahiko dute ardiaren bizkarrean sortzen den ilaina nola bihurtzen den puntua egiteko edo iruteko artile.

Galdetu haurrei ea inoiz ukitu duten ardirik.

Normalean ilea koipetsu eta zikin eduki ohi dute.

Horregatik garbitu behar izaten dira ilainak, parterik lakarrenak eta zikinenak moztuz.

Gero galdetu ea ikusi duten artile-izpirik landare edo hesiren batean katigaturik.

Albainu bakarra zen ala bat baino gehiago kiribildurik?.

Erantzun erraz batetik hurbil zaudete.

Ilainak garbitu beharra dute, ondoren txarrantxatu egin behar dira eta gero irun eta tindatu.